Tailerrak, Jolas Txiki eta ludoteka oporretan ondo pasatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 11

Oporretan ez aspertzeko hamaika ekintza izango dira Aste Santuan: Jolas Txiki kiroldegian, 2-5 urte arte­ko­en­tzat; 4 tailer kultur etxean, 6-12 urte artekoentzat; eta lu­doteka, Xaguxar taldeak anto­latua, 4-12 urte artekoentzat. 

Jolas Txikin, bi txanda
Kiroldegian Jolas Txiki an­to­la­tu da, bi txandatan, 09:00e­tatik 13:30e­tara. Aurreneko txanda martxo­aren 30 eta 31n, eta apirilaren ­1ean izango da. Pre­zioa: 30,70 euro baz­kideek, eta 38,80 eu­ro bazkide ez direnek. Bigarren txanda apirilaren 7, 8, 9 eta 10ean izango da. Prezioa: 41 euro baz­kide­ek, eta 51,80 euro bazkide ez direnek.
Bi txandek, berriz, 64,50 euro balio dute bazkideentzat, eta 82,10 euro bazkide ez direnentzat.
Izenematea zabalik egon­go da astelehenetik martxoa­ren 25era arte; 943 33 36 76/ kiroldegia@astigarraga.net.

Lau tailer aukeran
Bestalde, kultur etxean 4 tai­ler emango dira 6 eta 12 urte artekoentzat: martxoaren 30 eta 31n eta apirilaren 1ean dantza tailerra, Ozeko Magoa pelikulako mu­sikarekin (10:15-11:45, 15 euro), eta pelikulako mozorro tailerra (12:00-13:30, 15 euro); eta apirilaren 7tik 10era, Italia, Grezia, Finlandia eta Fran­tzi­a­ko sukaldaritza tailerra (10:15-11:45, 25 euro), eta es­kulan tailerra (12:00-13:30, 20 euro).
Informazioa eta izene­ma­tea: 943 33 50 64.

Ludoteka, Xaguxarrek
Xaguxarrek, berriz, ludoteka prestatu du martxoaren 30 eta 31n eta apirilaren 1, 7, 8 eta 9an, 09:30etatik 13:00etara Herri Eskolan. Izenematea, asteazkenera arte: 943 33 50 64 (40 euro). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!