Kiroldegiko obrarako lehiaketa martxan

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 11

Kiroldegia berritu eta era­berritzeko obraren aurreneko fasea martxan dago. Aben­du­ko Plenoan onartu zen obra hau egitea, eta dagoeneko epea zabaldu da interesa duten enpresek beren es­kaintzak aurkeztu ditzaten; epea martxoaren 28an buka-tuko da, eta aurrekontua 296.406,37 eurokoa da.
Obraren aurreneko fase honetan lau puntu hobetuko dira; aldagelak, aireztapen sistema; eraginkortasun ener­getikoa; eta pasilloetako lurra.

Erabiltzaileen beharretara egokitutako aldaketak
Lehenengo fase honetan egin­go diren aldaketen ar­te­an, «aldagelen berritzea izan­go da garrantzitsuena», Uda­laren ustez. «2011n berritze-lanak egin ziren kiroldegiko aldageletan, baina, Udalaren irizpidean kontuan hartu gabe. Orduan egindako akats larriak konpondu eta era­bil­tzaileen behar berriei eran­tzu­teko asmoarekin egingo da eraberritzea».
Aldagelak goitik behera eraberrituko dira; dutxa gehiago jarriko dira komun batzuk kenduta, aireztapen sistema berrituko da, eta irisgarritasuna hobetzeko asmoz desgaitasunen bat duten pertsonek erabiltzeko egokituko dira.
Beste lan ba­tzuk ere egin­go dira: gim­na­sio­ko airez­ta­pen sistema ho­be­tu, kirol­de­gi­ko eragin­kor­ta­sun energe­ti­koa areago­tze­ko asmoz eguz­ki plaka jarri­, ur ho­di sarea berri­tu­, eta pa­silloetako lurra aldatu.

Bigarren fasea, 2016an
2013an Udalak egindako partehartze prozesuan ikusi zen obra beharrezkoa zela, eta LKS enpresari diagnostiko bat egiteko eskatu zitzaion, lehentasunak finkatzeko. Ondoren, Foru Aldundiari dirulaguntza eskatu zitzaion.
Aurreneko fase hau buka­tu­ta, berregitura­tzeare­kin ha­siko dira, espazioa hobeto aprobetxatzeko. Proiektua aurten idatzi eta obra 2016an egitea da asmoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!