Korrikaren etorrera girotzen

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 11

Badator Korrika!  Astebete falta da euskeraren aldeko Korrika 19 Urepeletik abiatu dadin, eta martxoaren 21ean Astigarragara iritsiko da.
Aurretik hainbat ekintza antolatu dira.

Larunbatean, egun osoko festa
Hasteko, larunbatean txirrin­du­laritza martxa anto­latu da, 11:00etan Joseba Barandiaran plazatik abiatuta, eta herritar guztiei irekia dago. Buka­tzean, argazkia aterako da. 
Bestalde, 17:00etan kon­tzertua emango du Norberto Almandoz musika eskolako Ttakun taldeak, eta, ondoren, Flashmooba grabatuko da Denok Korrikara abestiare­kin (entsaioa 16:15etan, kirolde­gian). 4 urtetik gorako guztiek hartu dezakete parte, eta izene­matea zabalik dago ostiralera arte, kiroldegian eta musika eskolan. Gero, merienda izango da. Horrez gain, 17:00e­tan argaz­kiak atzera­tze­ko postua jarriko da, pix­ka­naka mural bat osatu ahal izateko. 

Korrika Txikia, gaur zortzi
Hilaren 21a baino lehen, Ko­rri­ka Txikia egingo da; hila­ren 18an, Astigarragako herri eskolako bi urteko haurrek herrian barrena buelta egin­go dute 11:15etan, eta gaine­rakoek, 14:45etan.

Bazkari-txatelak, bihar arte
Hilaren 21ean, 11:00ak ingu­ru­an, pasako da Korrika herr­i­tik, eta festa egin­go da. Ba­te­tik, Gaztele­kuko kideek gra­ffittiak egingo dituzte. Bes­te­tik, kantu bazkaria egingo da 14:00etan pelo­tale­kuan, eta txartelak salgai dau­de bihar arte AEKn, Ika­tzan, Ekai­tzen eta Zipo­tzan. Arratsaldeko 17:30etan, berriz, dantzaldia izango da Xaibor Djarekin, eta gauean, kontzertua.

Ipintzan afalduz, laguntza
Ostiraletan 28 euroko menua iza­ten da aukeran Ipintza sa­gar­dotegian, eta hortik 2 euro AEKra bideratuko dira. Erre­serbak: aek@ipintza.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!