Ekintza bat baino gehiago antolatu dituzte Astigarragan Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan. «Astigarraga parekide baten helburua geroz eta gertuago dugu», azaldu du Udalak, eta herritarrak animatu ditu egun hauetako ekintzetan parte hartzera, «berdintasunaren aldeko borrokara batzeko».
Dagoeneko egin dira bertso saio musikatua eta Zine Foruma. Horrez gain, indarkeria sexistaren aurka jositako 1.157 metroko bufanda Asturiasera eraman zuten asteburuan.
Monologoak, Feng Shui tailerra eta erakusketa
Ostiralean Isabel Azpirozen bakarrizketa saioa izango da, 20:00etan kultur etxean; Busco novio formal, que marido ya tuve.
Bestalde, larunbatera arte Liletak proiektuaren inguruko erakusketa egongo da Gazte Lokalean, eta igandean, 20:00etan erakusketaren aurkezpena egingo du proiektuan parte hartu duen astigartar batek. Asteartean, berriz, Feng Shui tailer irekia emango da 16:00etan, Esperientziaren Eskolaren programazio barruan.