Kiroldegiko aldagelak berrituko ditu Udalak, udaran

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 10a

Obrak egingo dira kiroldegiko aldagela eta igerilekuetan, eta herritarrei xehetasun guztiak emateko asmoz, bi aurkezpen egin ditu Udalak; azkena, atzo. Aurreneko fasean, aldagelak, distribuzioa eta sarrera ingurua berritu eta moldatuko dira; eta instalazio termikoen efizientzia hobetuko da. Azaldu zutenez, lan horiek udara honetan egingo dira, ekainean hasita. Igerilekua bigarren fasean haundituko da, eta lan horiek 2016an egitea aurreikusten du Udalak.
Kronikak honen inguruan argitaratutako informazio osoa ikusteko: www.kronika.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!