AEKk antolatzen dituen Zilegi Eskolen barruan, saioak izango dira aste honetan. Gaur, Lanbideen eta lan munduaren errealitate sexista aztertuko dute Ibai Fresnorekin. AEKko lokalean, 18:30etatik 20:30etara. Bihar berriz, Olatua belaontziaren berri emango du Xabierrek. Belauntzia alokatzen du Balear irletan; eta udan, barnetegi gisa ere erabiltzen da. Azalpenak emango ditu, goizeko 09:30etan eta iluntzeko 19:00etan; bi saioak, euskaltegian.