Korrika 19 datorren astean abiatuko da Urepeletik, eta 10 egunez, Euskal Herriko bazter asko pasako ditu. Hernanira 21ean iritsiko da, eta egun hori girotzen joateko, hainbat ekintza ari dira izaten. Herriko talde eta elkarte ezberdinek antolatu dituzte ekitaldiak Korrika Kulturalaren bueltan, eta horietako bat da Film Laburren XII. Zirkuitua, Dobera euskara elkarteak antolatua.
Zortzi film labur jarriko dituzte, Biterin, iluntzeko 19:00etan hasita: Hubert le blonen azken hegaldia, Ein land, Aitona mantangorria, Zela Trovke, Arconada, Don Miguel, Zaunk! eta Zarautzen erosi nuen.
Emanaldiaren ostean solasaldia egiteko aukera izango da Asier Altunarekin, Zela Trovke filmeko zuzendariarekin.