hernaniko Udalak diruz laguntzen ditu herriko auzo elkarteak. Laguntza hauek bi helburu izaten dituzte: auzoetako jaiak edo jarduera kulturalak diruz laguntzea. Udalak 105.696 euroko partida du dirulaguntza hauetarako, eta aurkeztutako auzo elkarte bakoitzak 1.200 euro jasoko ditu. Partidatik dirua soberan geratzen bada, honela banatuko da: %70 auzoetako jaiak diruz laguntzeko, auzo elkarte guztiei kopuru berdina emanaz; eta %30 auzoetako jarduera kulturalak laguntzeko. Eskaera egiteko aukera apirilaren 7ra arte izango da zabalik. Oinarriak eta eskaera orriak Biterin eta www.hernani.eus orrian daude.