Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak ez dute lortu Euskal Herriko txapelak Hernanira ekartzea, senior mailan. Larunbatean jokatu zuten finala Sestaon, Atxarteko Arabiotorre eta Aspururen aurka, eta 15-22 galdu zuten. Pagola eta Urruzola jubenilak ere, azpitxapeldun geratu dira Gipuzkoako Trinkete Txapelketan. 11-40 galdu zuten Oiarperen aurka.