Epaiketa eta kontzentrazioa, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 9a

Amiantoaren Euskadiko Bik­timen Elkarteak (ASVIAMIE) jakinarazi duenez, Pedro Orbegozo-Acenor enpresako langile ohi batek epaitegira jo du, amiantoak eragindako asbestosis gaixotasuna duela eta. Epaiketa asteazkenean izango da Donostiako 5garren Epaitegi Sozialean (10:40). Langile ohiak 93.380,38 euroko kalte ordaina eskatzen die Cofivacasa eta Gerdau Aceros Especiales de Europa enpresa oinordekoei.
Langile ohiak 1970etik 1993ra egin zuen lan Pedro Orbegozon (ondoren, Acenor). Kutxarero gisa eta altzairutegi-hobian aritu zen. Amiantoa­rekin egiten zuela lan eta segurtasun eta higiene neurririk ez zuela hartu enpresak salatu du ASVIAMIEk.
Epaiketaren aurretik, kontzentrazioa egingo dute 10:10etan, epaitegi aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!