Kiroldegian obrak egingo dira; hain zuzen, aldageletan eta igerilekuan, eta horiei buruzko azalpenak emango ditu gaur Udalak. Iluntzeko 19:00etan izango da, udaletxeko Areto Nagusian. Bi fasetan egingo dira lanak eta lehenengo fasea, ekainaren 23tik irailaren 14ra izango da. Hala ere, kiroldegia erabiltzeko moduan izango da, hiru hilabetetan izan ezik (San Joanetan eta Aste Nagusiaren bueltan, itxita).