Lehendakari Saria ari dira jokatzen Hernaniko bolariak eta gaur, Lasarten izango dute bigarren tiraldia. Estraineko tiraldia Idiazabalen jokatu zen joan den astean eta J. R. Aramendia gabiriarra izan zen bolari onena, 49 brila botata. Hernaniko onena, berriz, Miguel Arrozpide, 47 brilarekin. Ibon Minerrek 45 bota zituen, Miguel Burugainek 43, Rosa Mari Santosek 37, eta Josune Uzkudunek 34.