Udaberri giro ederra izan dugu egun hauetan eta udazken-neguko materiala erosteko ez da agian pizgarri onena izan. Hala ere, herritar ugarik aprobetxatu ditu bi egun hauek Berriak elkarteko Stock Azokako maukak erosteko. Arropa, oinetakoak, osagarriak... aukera zabala izan da, prezio ezinhobean.