Hernaniko zortzi sagardotegi, jatetxe eta tabernek Jardunbide Egokiak eta Kalitate Turistikoaren Konpromisoa ziurtatzen duten diplomak jaso berri dituzte, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eskutik. Honakoak izan dira: laugarren zikloan, Iparragirre sagardotegia eta kupeltegia; eta hirugarren zikloan, Aralar tabernan, Kixkal taberna, Errioguarda jatetxea, Iturralde jatetxea, Saretxo jatetxea, Itxas-Buru sagardotegia eta Zelaia sagardotegia.
Behemendi Donostialdeako Turismoguneak lau urte daramazki programa hau eskualdeko enpresetan txertatzen. Programaren helburua da, sektoreko enpresetan kalitate turistikoa ezartzea, eskualdean kalitatezko turismo zerbitzuak eskaintzeko. «Programa honek epe ertain-luzean establezimendu turistikoen kudeaketa indartu nahi du eta sektorearen profesionaltasuna haunditu. Batez ere, tamaina txikiko turismo sektoreko enpresei zuzenduta dago eta negozioaren kudeaketa eta emandako zerbitzua hobetu nahi da», azaldu dute.
Eskualdean, 27 enpresa ari dira lanean programa honekin eta denek jaso zuten diploma. Orain, 2015erako plangintzari ekingo diote.
IKT, programa berria
IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak hobetzeko) programa lantzen ere hasi da Behemendi. Berria da eta eskualdeko 11 enpresa sartu dira; Hernaniko bi.