Musika Eskolako txistulariek martxoko kontzertua eskainiko dute gaur 12:30etatik aurrera, udaletxeko arkupetan. Kontzertuaren lehen erdian, nahas-mahas, txistularien errepertorioko ohiko doinuak eta XVIII. mende amaierako Frantziako musika joko dituzte. Eta bigarren erdian, udaberriari eta Emakumeen Egunari egingo diote erreferentzia: urte sasoi berriko doinuak joko dituzte eta euskal emakumeek sortutako doinuak. Azken hori ez dela erra-za izan azpimarratu dute: «Oraindik ez baitago material haundirik argitaratua zoritxarrez. Horrek eraman gaitu, setatsuago, martxoak 8an zer aldarrikatua eta lana non egina badagoela adierazi nahi izatera».