Bi hilabete eta erdi, Goizutrail prestatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 28a

Goizutrail mendi lasterketako bigarren edizioa eginen da aurten. Eta paratu dute eguna dagoeneko. Maiatzaren 16an izanen da. Oraingoz bilera bakarra egin dute eta gauzak zehazten joateko eta lasterketa prestatzen hasteko izanen da bigarren bilera hau. Arra­tsal­deko 18:00etan izanen da eta dei egiten diete herritarrei ani­matzeko, bilera irekia baita.

Bi ibilbide aukeran, aldaketaren bat agian...
Antolatzaileak aldaketaren bat edo beste egiteko asmotan dabiltza. Aurreratu dutenez, seguruena ibilbidea zertxobait aldatuko dute, nahiz eta kilometroetan aldaketarik ez izan, hau da, maratoi erdi bat izanen da aurten ere. Baina horrez gain, beste ibilbide bat ere prestatuko dute seguruena. Beste ibilbidea motzagoa izanen da, jende gehiago animatu dadin.
Dena dela, guztia zehazteko dago oraindik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!