Hiru txapelketa, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Han eta hemen, hiru txapelketa izango dituzte jokoan Astigarragako txirrindulariek asteburuan. Gaur Tomas Otermin eta Urko Semperena txirrindulariek Deba Sarian hartuko dute parte, 10:45etan. Arratsaldean, Jaime Romero eta Telmo Semperenak denboraldia hasiko dute, Hondarribiako Sarian. Eta bihar, Gorka Urkiola eta Urko Semperena Tafallan izango dira, pistako Tafalla Hiria sarian, Gipuzkoako selekzioarekin konpetitzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!