Bertso afari ederra antolatu dute ostiralean, Goizuetan. Fredi Paia Bizkaiko txapelduna eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan. Gaueko 22:00etatik aurrera izanen da, Umore Ona elkartean.
Txartelak, 15 euroan
Txartelak 15 euroan daude salgai, Amaia kafetegian.
Goizuetako gazteek eta Gazte Asanbladak antolatu dute bertso afaria. Animatzeko gonbitea luzatu dute.