Beñat Maiz judoka hernaniarrak gaur jokatuko du Espainiako Txapelketaren azken fasea, junior mailako 55 kiloz azpikoetan, Madrilen. Euskadiko eta Iparraldeko sektoreko txapeldun izan da Maiz, eta indartsu ikusten du bere burua, gogor aritu baita lanean, maila horretara iristeko. Horregatik, «garaipena lortzeko asmoz» joango da. Dagoeneko Espainiako txapeldun izana da sambo arte martzialean, iaz.