Balio haundiko puntua eskuratu eta gero, bide beretik jarraitu nahi du Mundarrok jardunaldi honetan. Arerio gogorra izango du aurrez aurre: Orio liderra. Partidua bihar arratsaldean jokatuko dute, oriotarren Mendibeltz zelaian, arratsaldeko 16:30etan.
Atzeko postuetatik ihes egitea, helburu
Joan den astean lortutako puntuari esker, Mundarrok lortu du atzeko postuetako taldeekin duen aldea haunditzea. Eta era berean, goiko taldeetatik geroz eta gertuago egotea: «Urnietaren kontra lortutako puntuari esker, Munibe eta Pasaiarekiko distantzia zabaldu egin genuen; eta Hondarribia eta Deustorekiko distantzia txikitu».
Mundarro hamalaugarren postuan dijoa sailkapen orokorrean, eta bi puntura ditu Hondarribia eta hirura Deusto.