Donostialdean turismoaren sektorean lan egiten duten enpresei zuzendutako bi programa ditu martxan Behemendik, Basquetour Euskal Turismo Agentziaren laguntzarekin.
Horietako bat da, hain zuzen, Jardunbide Egokiak eta Kalitate Turistikoaren Sistema helmugetan programa (SICTED). Bertan, Donostialdeako 6 udalerrietako 27 enpresak hartu dute parte: 7 ostatuk, 7 jatetxek, 8 sagardotegik, 2 upeltegik, 2 pintxo tabernak eta museo batek.
Hauek guztiek orain gutxi jaso dute, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eskutik, Kalitate Turistikoaren Konpromisoa ziurtatzen duen diploma. Orain, 2015erako plangintza berria aurkeztu dute.
Informazio eta Komunikazio Teknologien programa
Dagoeneko, eskualdeko 11 enpresa ari dira Behemendik martxan jarritako programa berri honetan parte hartzen.
Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera hobetzeko programa bat da, eta lau mailatan banatuko da: Sistemak eta Teknologia, Negozioa eta Proiektuak, Produktuak eta Zerbitzuak, eta Segurtasuna.
Teknikari baten laguntza
Doaneko bi programa edo formakuntza saio horiez gain, Behemendi Donostialdea Turismoguneko kalitateko teknikari baten laguntza ere jaso ahal izango da, ziurtagiria berritzeko. Bulegoa Hernanin dago, Nafar Kalea 18n; 656 70 52 43 / donostialdea@behemendi.org.