Xiringak farmazian utzi behar dira

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Xiringak (jiringillak) erabiltzen dituzten pazienteentzat oharra zabaldu du Udalak. Honela kudeatu behar dira sortzen den hondakina: farmazia guztietan dauden SIGRE puntuetara eraman behar dira. Xiringak, tapa jarrita, sendagaiaren edukiontziaren barruan eta edukiontzia itxita eraman behar dira. Bestalde, drogaren menpeko pertsonek erabilitako xiringak (kit-ak), kit horiek banatzen diren farmazietan bakarrik utzi beharko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!