Sagastietan polinizazioa nola ematen den ikusteko aukera, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Sagardoetxeak jarduera didaktikoa antolatu du datorren astean interesa duten familia guztei zuzendua: polinizazioa sagastietan. Asmoa da, Sagardoetxearen bisita egiteaz gain, gerturatzen diren guztiei erakustea lore batetik sagarrera bitarteko prozesua nola izaten den. Bisita euskeraz egingo da, eta bestea izena ematen dutenen
arabera erabakiko da. Izena emateko: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!