Andoaingo Piano Jaialdian izan dira Musika Eskolako 17 ikasle, eta hamar domina lortu dituzte. A Mailan, urre bat, hiru zilar eta brontze bat. B mailan, lau urre, epaimahaiaren aipamen bat eta kontzertu bukaera jotzeko aukera, eta lau zilar. Eta C mailan, urre bat.