Hogeita hamar lagun inguru elkartu ziren joan den asteburuan, EH Bilduk deitutako batzarrean. 2015eko hauteskundeetarako herri programa osatzea du helburu EH Bilduk Astigarragan, eta bide horretan, ildo nagusiak zehaztu zituzten batzarrean.
Bost bloketan
Batzarreko eztabaida bost bloketan banatu zuten: hirigintza eta etxebizitza politika, hizkuntza eta hezkuntza politikak, partehartzea, ingurumena eta jasangarritasuna, eta gizarte zerbitzuak.
Eztabaida, taldeetan banatuta
Eztabaida talde txikiagotan egiteko asmoz, taldetan banatu ziren herritarrak. Aurreneko pausua izan zen, EH Bilduren Gobernu Taldeak lau urte hauetan egindako lana aztertzea: «Udalean bideratutako ekimenak aztertu ziren». Eztabaida puntu nagusietako bat ordea, datorren legegintzaldia izan zen: «datozen lau urteetako estrategia eta proposamenak prestatu zituzten. Proposamen horiek bildu eta zehaztuko dira orain, Herri Programaren aurreneko zirriborroa osatzeko».
Aurkezpena, zirriborroa definitiboa denean
EH Bilduk jakinarazi duenez, bilera ireki bat deituko du Herri Programaren azken zirriborroa prest duenean: «zirriborroa eztabaidatu, aldaketak aurkeztu, eta azkenik Herri Programa onartuko dugu, behin betiko bihurtzeko. Hau definitiboa denean, aurkezpena egingo dugu».
Hauteskundeetako zerrenda osatzeko prozesua, martxan
Astigarragako EH Bilduk jakinarazi duenez, hauteskundeetarako zerrenda osatzeko prozesuan murgilduta daude: «herritarrek proposamenak egin ditzakete, oraindik zerrenda osatzeko baitago. Zipotzan egin behar dira eta bihar da azken eguna.