Sagardoaren kultura eta turismoa bultzatzeko pauso inportantea eman zen asteartean. Hernani eta Usurbilek hitzarmena sinatu zuten Sagardoaren Lurraldea markaren parte izateko. Astigarraga zen orain arte parte, eta bi herri hauek sartu izanak ekarriko du elkarlanerako aukera. Andoni Gartzia alkateak eta Sagardun Partzuergoko lehendakariak nabarmendu zuten hitzarmenak ekarriko duena: «sagardo bideak sortuko dira hiruton artean; hirutek izango dute lekua Sagardoetxean; eta hiruren artean sortuko dira ekimenak».