Proposamenak egiteko azken eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Aurrekontu partehartzaileen prozesua martxan jarri du aurten ere Astigarragako Udalak. Astigartarrek 100.000 euro izango dituzte, zertarako bideratu proposatu eta erabakitzeko. Prozesuaren aurreneko fasea martxan da, eta herritarrek proposamenak egin di­tzakete. Horretarako buzoiak jarri dituzte Udal eraikinetan eta Ogi Berri, Anuska, Ikatza, Kaizoku eta Estancon. Azken eguna bihar da, eta ondoren Udalak aztertuko ditu, azken fasera pasa aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!