Hondakin berezietarako, ostirala arte

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Datorren ostiralera arte izanen dute aukera herritarrek, hondakin bereziak Xauxarko lepoan dagoen furgonetara eramateko: erradiografiak, VHS, CD, DVD eta kaseteak, baratzetako botikak, motoreetako olioak, pinturak eta bernizak... Gogorarazi dute, gainera, bolumen haundiko trasteak botatzeko, Emausen zerbitzua eskatu daitekeela, mankomunitatera deituta. Izan ere, debekatuta dago horrelako hondakinak zabor puntuetan uztea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!