Partidu bakarra jokatuko dute pilotari goizuetarrek, gaur. Kadete mailakoak ariko dira, goizeko 11:00etan: Aizkorbe eta Apezetxea, Lizarrako Martin eta Ruiz de Larramendiren kontra.
Aurreko asteburuan irabazi egin zuten bi kadeteek, Roldan eta Satrustegiren kontra, 22-6. Eta gainerakoan ere, oso ongi joan ziren gauzak goizuetarrentzat. Hiru semifinaletatik bi irabazi zituzten, lau t’erdiko txapelketan, Zizur Nagusian: Salaberria kadeteak Lerenari 18-6, eta Apezetxea kadeteak Muruari 18-3; Beñat Apezetxea benjaminak galdu egin zuen Zubizarretaren kontra 5-16. Bi finalak datorren larunbatean jokatuko dituzte, 09:00etan.