‘Doña Kontxa’ zenaren argazki bila, Udala

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Kontxa Etxeberria Miranda, Doña Kontxa, alaba kuttun izendatzeko asmoa du Asti­garragako Udalak. 1940an hil zen Doña Kontxa, eta besteak beste, berea izan zen egungo Kultur etxea eraikitzearen eskaria. Doña Kontxaren helburua zen eraikin hau herriaren gizarte arloko beharretarako erabiltzea.

Argazki bila
Udalak ez du Doña Kontxa gisa ezaguna zen emakumearen argazkirik aurkitu. Hori horrela, herritarrei eskatu nahi die bat: «Udalak eskaera luzatu nahi die astigartarrei, norbaitek bere argazkiren bat balu, kultur etxera ekartzeko. Argazki horren kopia bat egingo litzateke eta originala segituan itzuliko litzaioke jabeari».
Argazkirik izan ez, baina honen inguruko informazioa emateko bideak jakinaraztea ere eskertuko luke Udalak: «argazkiren bat nork izan dezaken dakienari eskatzen diogu gurekin harremanetan jartzeko. Horretarako bi bide daude: 943 33 50 64 edo au.kultura@astigarraga.eus».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!