Urumeako bazterrak urak hartu zituen joan den astean. Astigarragako gune askotara iritsi zen ura, eta orain kalte horiek izan duten eragina baloratzeko garaia da.
Astigarragako Udalak uholdeen inguruko informazioa eman nahi die herritarrei, eta asmo horrekin bilera deitu du datorren asteazkenean. Herritar guztiak gerturatu daitezke bilerara, baina deia egin diete bereziki, uholdeak sufritu dituztenei: Ergobia eta Pelotari-Errekatxo ingurukoak. Udal ordezkariak eta teknikariak egongo dira bertan.
Bilera, Arrobitxulon
Udalak zehaztu ditu bilerarako lekua eta ordua. Arrobitxuloko lokalean egingo da, asteazkenean, iluntzeko 19:15etan.