Urteko batzarra eta afaria, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Urteko batzarra eginen dute gaur, San Roke elkartean. Ilun­tzeko 19:30etan izanen da aurreneko deialdia, eta 20:00etan bigarrena. Ohiko bilera honetan, 2014ko balantzea aurkeztu eta bozkatuko dute, eta 2015eko kuotak zehaztuko dituzte. Bilera bukatutakoan, bestalde, afaria ere izanen da elkartean bertan, nahi dutenentzat. Jakinarazi dute, justifikazio gabe bilerara ez agertzeak, urteko kuota 30 euro haunditzea ekarriko duela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!