Emakumeen bazkaria biharko zita, martxoak 8aren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta hainbat ekintza antolatu dituzte Goizuetan eta Aranon, mar­txoak 8aren bueltan. Bihar bertan izanen dute aurreneko zita goizuetarrek: Emakumeen bazkaria eginen dute elkartean. Irekia izango da, baina bertan bazkaldu nahi dutenek, lehenbailehen eman behar dute izena, Amaia kafetegian.
Datorren igandean, berriz, Loreak filma eskainiko dute. Udaletxeko ganbaran izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Aranon, martxoak 18an
Aranon ere jarriko dute Loreak filma. Martxoaren 18an daukate zita aranoarrek, udaletxeko ganbaran,  hori ere arratsaldeko 18:00etan.
Bi herrietan, gainera, ikusgai egongo da argazki erakusketa ere, astelehenetik aurrera: Mayar emakumeak. Duin­tasu­nez­ko koloreak. Herri­an zehar jarriko dituzte argazkiak, Txiapa­setik ekarriak: biziak ehuntzen eta etorkizuna ereiten. Mar­txoak 30era arte egonen dira. Apirilak 11n izanen dute azkeneko ekintza Goizuetan: Bioenergetika tailerra eginen dute, 10:00etatik 13:00etara. Parte hartzeko aurrez apuntatu behar da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, apirilak 10era arte: 948 51 08 40 telefonora deitu behar da.

Manifestazioa bihar, Iruñean
Beste zita bat ere badute bihar. Manifestazioa eginen dute Iruñean, eguerdiko 12:00etan Gaztelu plazan, martxoak 8ko komisioak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!