Zazpi herrialdeetako muslari onenak gaur ariko dira Euskal Herriko txapela lortzeko lehian. Tartean izango dira ‘Tutu’ eta Julian ereñotzuarrak. Gipuzkoan zazpigarren egin zuten.
Gipuzkoako txapela jantzi ez izanaren penarekin gelditu dira ereñotzuarrak, baina gaurkoan, Euskal Herrikoa etxera ekartzeko asmotan ariko dira musean. 09:00etan, izango da izenematea, eta egun osoko festa egingo da.
Urretxu onena, Gipuzkoan
Herrialde bakoitzeko txapelak aurreko asteburuan izan ziren jokoan, eta ondorengo herriak izan ziren nagusi: Gipuzkoan, Urretxu; Nafarroan, Jauntsarats; Bizkaian, Bedarona; Araban, Amurrio; Behe Nafarroan, Bidarrai; Lapurdin, Lekorne; eta Zuberoan, Urdiñarbe.