Udazken-neguko azken maukak eskuratzeko aukera ederra izango da gaur (17:00-20:00) eta bihar (10:00-14:00), Hernanin. Urtero bezala, Stock Azoka antolatu du Berriak elkarteak. Eta bertan postua jarriko dute herriko dozena bat dendak. Arropa, oinetakoak, osagarriak... denetik izango da prezio ezinhobean.
Urbieta kalean izango da azoka, Adarraga ondoan (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).