Gaur jokatuko dute Goizuetako pilotariek, benjamin eta alebin mailetan. Goizuetan ariko dira Legarreta eta Salaberria benjaminak, 18:30etan, Arbizuko Aldabide taldearen kontra. Alebinetan, berriz, Apezetxea anaiek Atarrabian jokatuko dute, etxeko taldearen kontra, 18:00etan.
Bihar beste partidu bat izanen da Goizuetan, kadete mailakoa. Aizkorbe eta Apezetxea, Lizarrako Martin eta Ruiz de Larramendiren kontra. 11:00etan izanen da.