Fabrikazio Mekanikako titulua lortzeko aukera zabalduko dute datorren ikasturtean, Hernani BHIn. Hori horrela, bilera informatiboa antolatu dute gaur. Arratsaldeko 18:00etan izango da Karmelo Labaka eraikinean.
Titulua, modu azkarragoan
Azaldu dutenez, titulua lortzeko erabiliko den sistema, Eskaintza Partziala izenekoa izango da. Eta sistema horren ezaugarri garrantzitsua da, titulua epe laburragoan lortzeko aukera ematen duela Hobetuzeko formakuntzarekin konparatuta.
Aurrematrikula egiteko azken eguna, bihar
Bestalde, gogorarazi dute, aurrematrikula egiteko azken eguna bihar dela.