Donostiako kontserbatorioko musikariak Milagrosan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 5a

Musika programa zabala izango da Hernanin asteburu honetan. Bihar bertan, saio hirukoitza eskainiko dute Milagrosa kaperan, iluntzeko 19:30e­tan hasita. Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko musika banda etorriko da, hiru pieza eskaintzera: Vlak, Vaughan Williams eta Reinekerenak. Aurretik, Hernasax saxofoi taldeak irekiko du emanaldia, hiru piezarekin; eta beste bi pieza joko ditu Abrassados metal taldeak.
Larunbatean ere izango dira kontserbatorioko ikasleak Milagrosan. Kasu honetan, ordea, bi orkestra talde etorriko dira, kurtso ezberdinetako ikasleekin. 19:30etan hasiko dute kontzertua ikasle berrienek, eta esperientzia gehien dutenek itxiko dute, Vivaldi eta Sibeliusen piezekin.

Txistulariak, igandean
Igandean ere izango da zerekin gozatu, musikari dagokionez. Kontzertua eskainiko dute Hernani Musika Eskola Publikoko txistulariek, udale­txeko arkupetan, 12:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!