Alokabideren bidez, Eusko Jaurlaritzak kanpaina bat jarri du martxan, etxe hutsak alokairura bideratzeko. Zabaldu zure etxea, irabazi segurua izena du kanpainak, eta Hernanin dabiltza atzotik. Egongela erosoa irudikatzen duen stand bat jarri dute udaletxeko arkupetan eta gaur ere bertan izango dira azalpenak ematen, 10:00etatik 18:00etara.
Hileroko errenta, seguru
Alokabidek azpimarratu du etxebizitzak alokairuan jarri daitezkeela Eusko Jaurlaritzaren berme osoarekin, hileroko errenta ziurtatuz eta baita etxebizitza, bueltan, egoera onean jasoko dutela ziurtatuz. «Horretarako, etxe jabeek Bizigune eta ASAP programak dituzte eta hauen inguruko informazioa eskura izango dute Hernaniko egongelan», azaldu dute. Hori horrela, jabeak animatu nahi ditu Alokabidek, Eusko Jaurlaritzaren babes osoarekin beraien etxebizitzak alokairuan jartzera.
Informazio gehiagorako:
900 251 251 telefonoa edo www.alokabide.euskadi.net webgunea.