Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta horren harira, Hernaniko Udalak eta Berdintasun Kontseiluak bi ekintza antolatu dituzte asteburuan. Larunbatean, kale antzerkia izango da: Atsoak dantzan. Desagertutako emakumeak. Pikor teatroaren eskutik izango da. Plaza Berrin jarri dute hitzordua 12:00etan, baina eguraldi txarra egingo balu, Biteri kultur etxean egingo litzateke.
Igandean, egunean bertan, berriz, Marijira egingo da. Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Bilgune Feministak egin dute deialdia. Plaza Berritik abiatuko dira 13:00etan.
Herritarrei dei egiten diete animatzeko eta ekintzetan parte hartzeko.