Hernani ere, Sagardoaren Lurraldearen parte

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 4a

Atzotik, Hernani ere Sagar­doaren Lurraldea marka edo proiektuaren parte da (Sagar­dun Partzuergoa). Eta baita Usurbil ere. Bi herri hauek Astigarragari gehitu zaizkio, elkarlanean ari­tze­ko. Hitzar­me­na­ren garrantzia azpi­ma­rratu zuen Luis In­txaus­pe alkateak: «Sagar­doa­ren lurral­dea, batez ere, hiru herriok osa­tzen dugun inguru hau izanik, beharrezkoa iru­ditu zaigu parte izatea, gure­tzat hain garran­tzitsua den sagardoaren kultura eta turismoa bultzatzeko».
Lege­gin­tzaldi hasieratik, beste herri batzuekin, Dipu­tazioare­kin, Eusko Jaurla­ritzarekin, sagardogileekin eta hainbat eragilerekin elkarte bat sor­tzen saiatu arren, adostasunik ez dela egon gaineratu zuen, eta azkenean, hiru Udalek erabaki dutela hitzarmen hau sinatzea. Hernanik 10.000 euroko ekarpena egin dio Sagardun Partzuergoari eta Usurbilek 5.000 eurokoa. Hitzarmena, hiru urtekoa izango da.

Hiru herrientzat onura
Andoni Gartzia Astigarragako alkateak eta Sagardun Par­tzuer­goko lehendakariak nabar­mendu zuen hitzarme­nak udalerriei eskainiko diena: «Hernani eta Usurbilgo sagar­doaren kulturako eskain­­tza, Sagardoaren Lurral­dea marka­pean sartuko da; Astigarragan bezala, Sagardo Bideak sortuko dira Hernani eta Usurbilen eta hiru bideak lotuko ditugu; Hernani eta Usurbilek ere, beren lekua izango dute Sagardoetxea museoan; eta hiru Udalen artean, ekimen berriak sor­tuko dira». Eta ekimenen arte­an, Sagardoaren Lurraldea ezagutuz antolatuko dute api­rileko azken igandean. Urtero izango da.
Mertxe Aizpurua Usurbil­go alkateak adierazi zuen hitzar­men honek hiru he­rriei eta bertako sagardogile, ostalari eta komertzio guztiei ekarriko diela onura: «Herri­ek irabaziko dute, eta sagar­doak ere irabaziko du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!