Umorea eta emozioa, 100m karratuko etxean

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 4a

Hogeita hamabost bat lagunek gozatu ederra hartu zuten larunbatean, 100m karratu antzezlana ikusten. Emozioa eta umorea uztartu zituen antzezlanak: Sarak gustuko pisua aurkitu zuen, baina Lola izena zuen jabea hil zain egon behar zuen bertan bizi­tzen hasteko. Bakarrik senti­tzen diren bi emakume zirela konturatu ziren, eta bizitzan ezinezkoa zela guztia planeatua izatea. Azkenean elkarrekin bizitzea erabaki zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!