Korrikak eta martxoaren 8ko ekitaldiek markatuko dute martxoa

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 4a

udaberria badator, eta ho­rrekin batera ekitaldiz be­te­tako hilabetea. Bi gertaerek izango dute pisua, kultur agendan: martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekin­tzek, eta Korrika 19 eki­menak. Hilabetero izaten diren beste hainbat ekitaldi ere, ez dira faltako: musika emanaldiak, zinea, antzerkia, ipuinak... 

Emakumeen alde, lanean jarraitzeko apustua
Emakumearen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a. Ur­te berezia izan da aur­tengoa astigartarrentzat, bes­­teak beste, in­darkeria se­xis­taren kontra, bufanda erral­doia egin baita. Borroka ho­rretan jarraitzeko gogoz dira, eta garrantzia eman diote lortu den guztiari. Lanean jarrai­tzeko gogoa eta ilusioa ez dute falta, eta apustu horren baitan ekitaldiz betetako hilabetea antolatu dute. 
Larunbatean bertan, Ez da kasualitatea bertso mu­sikatuak izango dira. Uxue Alberdi, Jone Uria, Miren Amu­riza eta Nerea Eluston­dok abestuko dituzte, eta sarrerak 6 euroan e­skuratu dai­tezke. Hilaren 10ean Elles pe­likula jarriko dute. Eta on­doren, Aukera taldeko kide batekin hitz egiteko aukera izango da, prosti­tu­tekin egi­ten du lan. Mar­txoa­ren 13an berriz, ba­ka­rrizketa izango da: Bus­co novio formal que marido ya tuve. 
Eta Astigarragatik kan­po, Asturiasera joango dira larunbatean Harituz tal­deko kideak. Matazak in­darkeria sexistaren aurka proiektuko matazak eramango dituzte Asturia­sera.

Korrika ere, martxoan
Korrikak ere badu pro­tago­nis­moa martxoan. Hilaren 21ean iritsiko da Astigarra­gara, Her­na­­nitik barrena. Eguerdian bazkaria antolatu dute pe­lo­talekuan, eta joan nahi duenak salgai ditu txartelak herriko hainbat puntutan. Eta eus­keraren festa errematatzeko, dan­tzal­dia egingo dute, 17:00ak inguruan, Xaibor DJarekin. 
Aurretik, herriko txi­kie­nek ere izango dute Korrika txikian parte hartzeko auk­e­ra. Hilaren 18an izango da, bi txandatan. 

MARTXOKO KULTUR AGENDA

4 Zilegi Eskolak. Harremonak.Hitzaldia Arremanitz kooperatibako kideek. 09:30etan Kultur Etxean edo 19:00etan Nabarra Oñatz kalea 3ko lokalean.
5 Ipuin kontaketa: Handitzen naizenean txakurra izan nahi dut. 17:45etan, 3-5 urte bitartekoentzat. 18:15etan, 6-9 urte bitartekoentzat.
7 Emakumearen eguna: Ez da kasualitatea. Bertso musikatuak, 20:00etan, kultur etxean. 6 euro.
9/23 KZ Gunea. Dinamizatzailea egongo da 09:00etatik 13:00etara.
10 Emakumearen eguna: Elles filma. Kultur etxean, 18:00etan. Sarrera debalde.
11 Hezkuntza hitzaldiak: El duelo. Bidegin taldearen eskutik. Gaztelaniaz. 18:00etan, Kultur etxean.
13 Emakumearen eguna: Busco novio formal, que marido ya tuve.  Isabel Azpirozen bakarrizketa. 20:00etan, kultur etxean. 3 euro.
13/26 Musika Entzunaldiak. Norberto Almandoz Musika Eskolan martxoaren 13an, 17an, 23an, 24an, 25ean, eta 26an.
14 Korrika 19: 
11:30etan, Korrikaren aldeko Txirrindularitza martxa. J. Barandiaran plazatik. 
17:00etan, Norberto Almandoz Musika Eskolako Ttakun taldearen kontzertua, Kiroldegian.  
Segidan: Flashmobe ‘Denok korrikarekin’ abestiarekin.
Bukaeran: Haurrentzako merienda.
14 Sagardoetxean: Polinizazioa Sagastian. Sagardoetxeara bisita eta jarduera didaktikoak, lore batetik sagarrera bitarteko prozesua azaltzeko. Izena emateko: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com.
14 Haurrentzako zinea: Haurrak eta Lapurrak. 17:00etan, Kultur etxean. Prezioa, 2 euro.
15 Haurrentzako antzerkia: Hiru txerritxoak eta otsoa. Kultur etxean, 17:30etan. Prezioa, 2,5 euro. 
17/24 Zilegi Eskolak. Ariketa hipopresiboak kiroldegian, Leire Mendiorotzen eskutik. 09:30-10:30 edo 18:30-19:30. Prezioa: AEKko ikasleek debalde; gainontzekoek 5 euro.
18 Korrika txikia. Astigarragako herri eskolako ikasleen eskutik, herrian barrena. 11:15etan bi urteko haurrak eta 14:45etan gainerako ikasleak.
21 Korrika: 
11:00etan, Hernani pasa eta gero, Astigarragara iritsiko da. Gaztelekuko kideek lurreko grafitiak margotuko dituzte errepidean zehar.
14:00 Herri bazkaria pelotalekuan. Txartelak salgai daude Astigarragako AEKn, Ikatzan, Ekaitzen eta Zipotzan, hilaren 12a arte. Prezioa: 10 euro haurrek eta 18 euro helduek.
17:30 Dantzaldia Foru Plazan. Xaibor DJarekin.
23 Literatur Solasaldia. ‘Los años’ liburuaren inguruan, Jorge Carrerorekin. Liburutegian, 19:30etan. 
25 Hezkuntza hitzaldiak: Educar en el conflicto y para el conflicto. Paco Gasconen eskutik, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleen eskutik. Gaztelaniaz. 17:00-20:00, Kultur etxean.
28 Sagardo Dastatze Gidatua: 11:00etan Zapiain sagardotegira bisita eta sagardoa dastatzeko aukera. Prezioa: 10 euro. Izen ematea: sagardoetxean, 943 55 05 75 edoinfo@sagardoarenlurraldea.com.

Aste Santuan 
Jolas txiki, Kiroldegian. 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, 09:00etatik 13:30etara. 1 txanda: martxoak 30-31 eta apirilak 1.  Prezioa: 30,70 euro bazkideek, edo 38,80 euro. 2garren txanda: apirilak 7-8-9-10; 41 euro bazkideek, edo 51,80 euro. Bi txandak: 64,50 bazkideek edo 82,10 gainerakoek. Izen ema­tea: martxoaren 16tik 25era kiroldegian, 943 33 36 76.
Haurrentzako tailerrak: 6-8 urte bitarteko haurren­tzat. Ozeneko magoaren dantza eta mozorroak, martxoaren 30-31 eta apirilak 1. Mundu bat jateko eta jolasteko, apirilak  7, 8, 9 eta 10. Informazioa eta izen emateak: 943 33 50 64.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!