Hernaniko Kiroldegian obrak egingo dira. Aldageletan eta igerilekuan egingo dira berrikuntzak eta lan horien nondik norakoak azalduko dituzte gaur. Biterin izango da 19:30etatik aurrera. Luis Intxauspe Arozamena (Alkatea), Beñat Amenabar Perurena (kirol zinegotzia), Nora Erdozia Ibañez (arkitektoa) eta Manolo Aierbe Makatzaga (Kirol teknikaria) izango dira bertan. Ekainean hasiko dira lanak.