Ojuel eta Lizeaga Euskal Herriko Txapelketako finalean izango dira

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 3a

Euskal Herriko Txapelketako finalerdia jokatu dute asteburuan, Ojuel eta Lizeaga seniorrek, eta 22-3 nagusitu zitzaizkion Aurrera Saiazeko ordezko bikoteari. Erraz irabazi zuten eta orain finala dute zain. Pagola eta Urruzola jubenilek ere, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako finalerdia irabazi zioten Gaztelekuko bikoteari: 40-11. Hauek ere finalerako sailkatu dira. Berasarte eta E. Arizmendi kadeteek, berriz, galdu egin zuten Urnietaren aurka finalerdietara pasatzeko partidua. Eta E. Altuna eta Lopez seniorrek ere, galdu egin zuten finalerdietako partidua Behar Zanaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!