Bigarren eskuko eskulanak egingo dituzte gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 3a

Nabarmentzeko bi egun badira hilabete ho­ne­tan eta horiek markatuko dituzte, besteak bes­te, mar­txoko ekintzak, Gazte Txo­ko­an. Igan­dean Emaku­me­en Egu­­na izango da eta bideo emanaldi feminista antolatu du­te. Mar­txoa­ren 21ean, berriz, Ko­rrika iri­tsiko da Hernanira eta ekintza uga­ri izango dira egun hauetan. Ohiko ekintzak ere bai. Gaur eta bihar, 2garren eskuko eskulanak.

EGITARAUA
Gaur eta bihar: 2. eskuko eskulanak.
Osteguna: Bideo jokoak.
Ostirala: Sexu aholkularitza buzoiaren aurkezpena.
Larunbata: Topagunea.
Igandea: Bideo emanaldi feminista.
Martxoak 10 eta 11: Hernaniko Korrikako txapen diseinua.
Martxoak 12: Txapa irabazlearen izena.
Martxoak 13 eta 14: Dj tailerra.
Martxoak 15: Dardo Txapelketa.
Martxoak 17: Korrika txapak.
Martxoak 18: Wii.
Martxoak 19 eta 20: Korrikako bandera prestatuko dute.
Martxoak 21: Korrika iritsiko da Hernanira!
Martxoak 22: Itxita.
Martxoak 24 eta 25: Gazte murala.
Martxoak 26: Bideo jokoa.
Martxoak 27: Frutazko batidoak.
Martxoak 28: Korrikako argazki emanaldia.
Martxoak 29: Kirol poltsak.
Martxoak 31: Xaguak!!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!