Sagardoaren bidea korrika, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 28a

Sagardo usainaren atzetik ibiliko dira gaur, sagar lasterra proban parte hartuko duten korrikalariak. Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta 11:00etan hasita, 8,900 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.

Lasterketa Arraun elkarte ondotik aterako da, Ibarluze poligonotik, eta herrigunera bidean, inguruko sagardotegietatik egingo du buelta. Azken orduko aldaketa batzuk ere izango dira. Ibilbidea Floridako zubi azpitik pasa izan da azken urteetan; uholdeak medio ordea, aurten aldatu egin behar izan dute. Karabelen, Balantxatik gora hartuko dute, eta korreoseko zubi azpitik pasata, hartuko dute Floridako bidea. Helmugan izango da beste aldaketa. Igogailuaren obrak direla eta, aurten ez da kiroldegian bukatuko, Ave Ma­rian baizik. Saribanaketa izango da bukaeran, eta opariak ere zozketatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!