Elite mailako palako finala jokatu zen ostiralean Amurrion, eta elkarren kontra aritu ziren bi hernaniar: Ariane Arrieta, Aristorenarekin, eta Amaia Irazustabarrena, Saezekin. Bikain aritu ziren biak, oso partidu luzean, eta azkenean, Arrietak jantzi zuen txapela, hernaniarren artean (30-28).