Lau ikastaro aukeran, martxoan

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 2a

Informatikan trebatu nahi duenak, lau ikastaro ezberdin izango ditu aukeran, martxoan zehar, Hernaniko KZgu­ne­an. Sakonak izango dira lau ikastaroak, denak euskeraz, arlo ezberdinak lantzeko.
Ostegun honetan, esaterako, Irudia eta soinua ikastaroa hasiko da. 20 ordukoa da, eta arratsaldez emango dute, 18:00etatik 20:00e­tara.
Ikastaroetan parte hartzeko, www.kzgunea.net webgunean  egin daiteke aurreinskripzioa. Gainera, ikastaroak bere kasa egin nahi dituenak, Online Formakuntza ere egin dezake: web orrian bertan, Formakuntza atalean.

MARTXOKO IKASTAROAK
Irudia eta soinua
Martxoak 5-18, 18:00-20:00
20 ordu. Euskeraz

Internet KZgunea kurtsoa
Martxoak 16-apirilak 4, 16:00-18:00
30 ordu. Euskeraz

Ofimatika kurtsoa
Martxoak 16-apirilak 16, 09:00-11:00
30 ordu. Euskeraz

Nagusi Web kurtsoa
Martxoak 23-27, 18:00-20:00
10 ordu. Euskeraz

IT Txartela
Martxoak 3, 18:00-20:00
Martxoak 31, 11:00-13:00

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!