Bisita egingo du Hernanira, ostiral honetan, Xabier Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EH Bilduren hautagaiak. Herrian buelta egingo du Luis Intxauspe alkatearekin, arratsaldean zehar, zenbait toki bisitatuz: Garapen Agentzia, Karabelgo zubi berria, bidegorriak, Plaza Feminista...
Ondoren, solasaldi irekia egingo dute biek, Olanok eta Intxauspek, Biterin. Kafe baten bueltan, Hernani eta Gipuzkoa aztertuko dituzte. Iluntzeko 19:00etan hasiko dute saioa, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte, bertaratzera.